XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿zergatik ez, ori ikusteko alegindu? eta uste bezela sortu ezkero ¿zer dala ta geiago ez egin erazi?.

Onelako asmaketa bat izaten da geienetan aberaztasunaren asiera.

Laugarren: 4. en - Saltzalleak, ez du diru-zalegia izan bear.

Bat batean aberaztu nai luken gizona, ez dabil zintzo ta garbi.

Ibai batek izugarrizko urak bat batean biltzen ba`ditu, ur oiek zikin-zikin daramazki.

Gertatu liteke (ikus-bidez), janari ta edari saltzalle batek, beren mendean langille edo gudari asko dituzten lagun altsuak izatea ta lagun aien aginduaz, langille edo gudari oiek saltzale orrengana jan-edari billa juan bear izatea.

Saltzalle orrek asko irabazi lezakela uste dezute?.

¡Bai, zera!.

Itxurez, bai; bañan, lagunai eskupeko onak ordaindu bearrean edo... bear baño gai txarragoak eman bear eta....

Onela ta itxuski dabillen saltzalleak, lenbizi izena galdu ta gero, gaizki gelditzen da geienetan.

Lagunakin, zikorkeriz edo uskeri baten bidez azarretzen dala ta, aiek beren mendeko erosleak saltzalleari aldentzen dizkiote... ta ¿zer? ¡Utsa! Saltzallea izen on da dirurik gabe gelditzen dala!.

Asko ta merke saltzeak, sal-erosleari laguntzen dio.

A ta B, saltzalleak eun aneina ogerleko (100.000 $) beren saltegietan jarri dituzte: A'k, sendi, etxe ta morroientzat beardiranak ordaindu ta gañera, eundik bat bakarra (1%) irabazi nai ta, gaiak merke saltzen ditu.

B'k berriz, gai berak saldu ta era berean, eundik amabost (15%) atera nai lituke.

¿Zeñek geiago salduko du?.

A'k noski ta amabost aldiz geiago.